Berriak
Atzealdea

Haurren dantza tailerreko ikasleen emanaldia izango da ostiralean kultur etxean

17:00etan hasiko da eta azken asteetan ikastaroan landutakoa erakutsiko dute

2019·04·09


Neguko kultur egitarauaren barruan, haurrentzako dantza tailer bat eskaini da Sutarri dantza taldearen eskutik. Bada, azken asteetan landutakoa jendaurrean erakutsiko dute ostiralean, apirilak 12, 17:00etan kultur etxean eskainiko duten emanaldian. Dantza taldetik herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatzen zaie.