Berriak

Atzealdea

Helbideratu gabeko zaborren errezibo okerrak bidali dira akats informatiko baten ondorioz

Datozen egunetan bidaliko dira errezibo zuzenak; gaizki daudenetan urte osoko tasa agertzen da

2018·04·13


Akats informatiko baten erruz, helbideratu gabeko zabor erreziboak gaizki bidali dira. Gaizki dauden errezibo horietan urte osoko tasa agertzen da eta urte erdikoa soilik agertu behar luke. Gauzak horrela, akatsak zuzendu eta datozen egunetan errezibo zuzenak bidaliko dira.

Barkatu eragozpenak.