Berriak
Atzealdea

Helduentzako bertso eskola eskainiko du Harituz taldeak maiatzaren 9tik ekainaren 6ra

40 euroko prezioa izango du eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30era bitartean

2018·04·04


Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak helduentzako bertso eskola tailerra antolatu Alegia eta inguruko herrietarako. Maiatzaren 9tik ekainaren 6ra bitartean luzatuko da tailerra eta saioak asteazkenetan izango dira 19:00etatik aurrera. Saioak non izango diren, izena ematen duen jendearen arabera zehaztuko da. Tailerrak 40 euroko prezioa izango du eta izena emateko epea zabalik dago datorren apirilaren 30era bitartean. Interesatuek 695 751 450 telefono zenbakira deituta edo harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita eman ahalko dute izena.