Berriak
Atzealdea

Hiru futbol partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian

Intxurreko erregional, jubenil eta infantil mailako mutilen taldeak izango dira etxean ariko direnak

2018·11·28


Alegiako futbol zaleak Intxurreko futbolarien hiru partida ikusteko aukera izango du asteburuan Elorri zelaian. Hiru partida horietan erregional, jubenil eta infantil mailako gizonezkoak izango dira protagonistak. Erregionalek bigarren itzuliari ekingo diote larunbatean 18:00etan Astigarragako Mundarroren aurka jokatuz. Lengokoaken aurka 5 eta irabazi zuten alegiarrek eta sailkapeneko bosgarren postuan daude. Jubenilek 1 eta 6 irabazi zuten Segura Goierriren aurka eta hiru puntu horiekin sailkapeneko bigarrenak dira. Seigarren dagoen Danenaren aurkakoa izango dute larunbatean 15:45ean. Aralar Intxurreko infantil mailako A taldeak garaipen oso erosoa lortu zuen Ostadarren aurka azken partidan eta lehen postuan dira. Udarregi Usurbilen bisita jasoko dute larunbatean 11:00etan. Maila bereko beste taldeak atsedena izango du.

Gorengoen mailako nesken taldea lehiara itzuliko da asteburuan, iragan jardunaldian atsedena izan ostean. Zortzigarren postuan daude eta seigarren dagoen Oiartzunen zelaian ariko dira igandean 15:45ean. Kadete mutilek Idiazabalen jokatuko dute egun berean 16:30ean. Tolosari 3 eta 2 irabazita sailkapeneko lehen postuan kokatu dira eta zazpigarrenaren zelaian beste garaipen bat lortzeko aukera izan dezakete. Azkenik, emakumezkoen Aralar Intxurreko taldea ere asteburuan itzuliko da lehiara, jardunaldi bateko atsedenaren ostean. Bigarren postuan daude eta Danenaren zelaian jokatuko dute larunbatean 9:00etan.