Berriak

Atzealdea

Hirurogei lagunetik gora elkartu dira Txintxarriak Martxanen denboraldi berriko lehen irteeran

Ekainaren 21era bitartean hogeita hamar irteera egingo dira ostegunetan 10:30ean

2017·10·26


Abian da Txintxarriak Martxan ekimenaren bigarren denboraldia. Gaur goizeko 10:30ean hirurogei lagun baino gehiago elkartu dira sasoi berriko lehen irteeran parte hartzeko asmoz. Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea helburu ditu ekimen horrek eta ohi bezala, adin tarte ezberdineko pertsonentzat ibilbide ezberdinak antolatu dira. Behin ibilaldia amaituta, hamaiketakoa egiteko aukera izan dute parte hartzaile guztiek. Ekainera bitartean, guztira hogeita hamar irteera egingo dira ostegunetan 10:30ean plazatik abiatuta.