Berriak
Atzealdea

Hodei Magoak Tutti-Magia ikuskizuna eskainiko du ostiralean 16:30ean kultur etxean

Sarrera doakoa izango da eta magiaren diziplina ezberdinetan bidaiatzeko aukera eskainiko du

2019·05·07


Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta Tutti-Magia ikuskizuna eskainiko da maiatzaren 10ean, ostirala, 16:30ean kultur etxean. Hodei Magoa taldearen ikuskizun honetan magiaren diziplina ezberdinetan bidaiatzeko aukera izango da, objektu ezberdinen manipulaziotik mentalismoraino, arrisku joko zein egoera barregarrietatik igaroz. Parte hartze handiko ikuskizuna da, publikoak magoak adinako protagonismoa duelarik. Haur, guraso zein familiei zuzenduriko ikuskizuna da. Sarrera doakoa izango da.