Berriak
Atzealdea

Hondakinen bilketa ordutegiak aldaketak izango ditu festetan

Ostiraletik asteartera 14:00ak baino lehen atera beharko dira kuboak, bilketa arratsaldez egingo delako

2019·07·09


Alegiako festetan hondakin bilketa zerbitzuaren ordutegiak aldaketak izango ditu. Uztailaren 12an, 13an, 14an, a15ean eta 16an, ostiraletik asteartera, hondakinen kuboak 14:00ak baino lehen atera beharko dira, bilketa arratsaldez egingo delako. Egun bakoitzean tokatzen den hondakin mota atera beharko da, baina aipatu ordutegian. Uztailaren 17an zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du.