Berriak

Atzealdea

Hondakinen bilketa ordutegiak aldaketak izango ditu festetan

Ostiralean, larunbatean eta igandean 12:00ak eta 14:00ak bitartean atera beharko dira kuboak

2017·07·11


Alegiako festek hainbat aldaketa eragiten dituzte egunerokotasunean. Ostegunean hasiko dira jaiak eta hondakin bilketari dagokionean, aldaketak ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira, uztailak 14, 15 eta 16. Egun horietan, kuboak 12:00ak eta 14:00ak bitartean atera beharko dira, betiko ordutegian atera beharrean. Hori bai, egun bakoitzean atera beharreko hondakin mota ez da aldatuko. Ostiralean organikoa, larunbatean errefusa eta igandean berriz ere organikoa. Uztailaren 17an normaltasunera itzuliko da zerbitzua.