Berriak
Atzealdea

Igandean hasiko da futbol denboraldi berria Intxurreko erregional mailako taldearentzat

Lehen mailako bigarren multzoan ariko dira eta Astigarraga Mundarroren zelaian hasiko dute denboraldia

2018·09·12


Ikasturte berriarekin batera kirol denboraldiak ere ari dira martxan jartzen. Intxurreko futbolariek datozen asteetan jokatuko dituzte denboraldi berriko lehen partidak eta asteburu honetan gizonezko erregionalen txanda izango da. Lehen mailako bigarren multzoan ariko dira eta denboraldiko lehen partida Astigarraga Mundarroren aurka izango dute igandean 10:00etan etxetik kanpo. Jubenilen eta kadeteen gizonezko taldeek ere asteburu honetan hasiko dute denboraldia baina atsedena dutenez, ez dute partidarik izango.

Seguran ezin irabazi

Aurredenboraldiko lanak osatze aldera, aurten ere Seguraren aurka torneo bat jokatu zuten Intxurreko jokalariek. Infantil, kadete, jubenilek eta erregional mailetako taldeak elkarren aurka aritzen dira torneo honetan eta Intxurrek hainbat urtetan irabaztea lortu duen arren, aurten ez zen posible izan. Infantilek eta jubenilek irabazi egin zuten baina kadeteetan eta erregionaletan segurarrak izan ziren nagusi. Golen diferentziak desorekatu zuen lehia