Berriak
Atzealdea

Igandean Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

Kultur etxean eman behar da izena eta autobusa 9:30ean abiatuko da Bideberrietatik

2019·05·07


Igandean, maiatzak 12, Herri Urrats festa ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Autobus hori igandean 9:30ean abiatuko da Bideberrietako geralekutik eta itzulerakoa 19:30ean aterako da Senperetik. Interesatuek kultur etxean eman beharko dute izena eta bidaiaren prezioa 10 eurokoa izango da. Atari aedo Galtzaundiko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte.