Berriak
Atzealdea

Igandean Lekeition ospatuko den Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

Alegiatik 9:25ean abiatuko da eta itzulerakoa 19:00etan aterako da Lekeitiotik

2019·05·13


Ibilaldia ospatuko da igandean, maiatzak 19, Lekeition. Bizkaiko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu Galtzaundi elkarteak. Alegiatik igande goizeko 9:25ean aterako da autobusa Bideberrietako geralekutik eta itzulerakoa berriz 19:00etan aterako da Lekeitiotik. Ataria edo Galtzaundiko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 12. Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a, osteguna, izango da eta interesatuek kultur etxean eman dezakete izena.