Berriak

Atzealdea

II. Alegiako Goitibehera Jaitsiera jokatuko da uztailaren 15ean

Izena emateko epea uztailaren 11n amaituko da eta www.ehikf.eus helbidean eman behar da

2017·06·26


Alegiako jaien berrikuntzetako bat izan zen iragan urtean eta izan zuen arrakasta ikusita, aurtengoan errepikatzea erabaki da. Uztailaren 15ean, larunbata, Alegiako II. Goitibehera Jaitsiera jokatuko da Galarretako bidean behera eta 15:00etan hasiko dira jaitsierak. Izena emateko epea zabalik dago eta uztailaren 11, asteartea, izango da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren webgunean eman beharko dute, www.ehikf.eus helbidean sartuta.