Berriak

Atzealdea

III. Alegiako Goitibehera Jaitsiera jokatuko da uztailaren 14ean

Izena emateko epea uztailaren 10ean amaituko da eta www.ehikf.eus helbidean eman behar da

2018·07·04


Alegiako jaietan bere lekua egiten ari den ekitaldia da batik bat bere ikusgarritasunarengatik. Uztailaren 14ean, larunbata, Alegiako III. Goitibehera Jaitsiera jokatuko da Galarretako bidean behera eta 15:00etan hasiko dira jaitsierak. Izena emateko epea zabalik dago eta uztailaren 10, asteartea, izango da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren webgunean eman beharko dute, www.ehikf.eus helbidean sartuta.