Berriak
Atzealdea

Ikasturte amaierako festa ospatuko du San Juan ikastetxeak larunbatean

Egun osoko egitaraua prestatu dute eta ikasleen emanaldiak, bazkaria eta beste hainbat ekitaldi izango dira

2019·05·30


San Juan ikastetxeak ikasturte amaierako festa ospatuko du larunbat honetan, ekainak 1. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta Elorri pilotalekuan ospatuko da festa. Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera egunari, ikasleen emanaldiekin. Ondoren puzgarriak izango dira eta 14:00etan bazkaria egingo da. Jatekoa norberaren kontura joango da eta zahagi ardoa eta kafea guraso elkarteak jarriko ditu.

Bazkalostea DJ Baldak alaituko du eta 16:00etan eskolaren izen berria ezagutzeko antolatu den Altxorraren bila jokoa hasiko da. Gogoan izan jolas honetan parte hartu nahi duten ikasleek eta gurasoek gaurkoa izango dutela izena emateko azken eguna.

Eskolaren izen berria ezagutu ostean, sokatira lehiaketa egingo da ikasleen eta gurasoen artean. 17:00etan ikasleei merienda banatuko zaie eta hortik aurrera DJ Baldaren saioa izango da.

EGITARAUA

11:30. Ikasleen emanaldiak.

Ondoren puzgarriak.

14:00. Bazkaria.

15:00. DJ Balda.

16:00. Altxorraren bila.

Ondoren sokatira txapelketa.

17:00. Merienda.

Ondoren DJ Balda.