Berriak

Atzealdea

Ikasturte berriko eskaintza aurkeztuko du Kirol eta Kultur Etxeak irailaren 18an

Kultur etxean bertan 18:30ean egingo den bilera irekian azalduko dira aurtengo berrikuntzak

2018·09·12


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak 2018-2019 ikasturterako prestatu duen eskaintza eraberrituaren aurkezpena egingo da datorren asteartean, irailak 18. Herritarrei helarazteko aldaketa eta proposamen berriak prestatu dira eta horiek guztiak azaltzeko bilera ireki bat egingo da irailaren 18an 18:30ean kultur etxean bertan.

Berrikuntza horiez gain, eskainiko diren jardueren zein ikastaroen eta berauen tarifen eta funtzionamenduaren berri emango da. Aldi berean, erabiltzaileen ekarpenak ere eskertuko dira bileran, denen artean ahalik eta funtzionamendurik egokiena lortzeko. Beraz, bilerara joateko deialdia egiten zaie erabiltzaileei eta interesatuei.