Berriak
Atzealdea

IMSERSOKO bainuetxe programan izena emateko epea zabalik maiatzera bitartean

Interesatuek udaletxeko gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko dituzte eskaerak

2018·01·05


Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek zabaldu dute 2018ko IMSERSOKO bainuetxe programan izena emateko epea. 2018ko irailetik abendura bitartean joan ahal izateko eman behar da izena orain eta maiatzera bitartean zabalik egongo da epe hori. Programa horretan parte hartu nahi dutenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

-60 urte edo gehiago izatea eta Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio edo elbarritasun iraunkorraren pentsioduna izatea.

              -55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea.

              -Norbere buruaz baliatzea eta elkarbizitzako jarrera arazorik ez izatea.

-Pentsiodunen ezkontide edo izateko bikoteek laguntzaile modura parte hartu dezakete. Hauei ez zaie inolako baldintzarik eskatuko. %45eko edo gehiagoko ezgaitausn maila duten seme-alabekin eskaera egin daiteke.

Interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Azken eguna maiatzaren 11 izango da eta informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.