Berriak
Atzealdea

Iñaki Artola Bakaikoaren aurka ariko da San Fermin torneoko finalerdietan larunbatean

Bengoetxea 22 eta 11 kanporatu ostean uztailaren 7ko final handian izateko aukerekin da alegiarra

2019·06·25


Iñaki Artola final batera iristeko azken urratsaren atarian dago. San Fermin torneoko finalerdia jokatuko du larunbatean Barañainen Joanes Bakaikoaren aurka eta irabazten badu, uztailaren 7an, San Fermin egunez, Iruñeko Labriten jokatzen den final handian aritzeko aukera izango du. Final laurdenetan Oinatz Bengoetxeari irabazi zion alegiarrak 22 eta 11. Hasieratik nagusi izan zen Artola eta leitzarrari ez zion aukerarik eman. Bakaikoak txapelketako sorpresa handiena eman zuen Aimar Olaizolari 22 eta 18 irabazita. Bi pilotariak Barañainen neurtuko dira larunbat arratsaldean eta irabazleak Ezkurdiaren eta Altunaren aurkako beste finalerdiko irabazlea izango du aurkari finalean.

Intxurrekoek txapel bat

Ekialde txapelketako finala irabazi zuen Intxurreko Lizarribarrek larunbatean. Oiartzunen jokatu zen finalean Mundarroko Saralegiri irabazi zion 22 eta 15. Emakumezkoen nagusien bigarren mailan, Tolosak 22 eta 17 galdu zuen Gaztelekuko Mendizabalen kontra Gipuzkoako txapelketako finalean.