Berriak

Atzealdea

Iñaki Artolak binakako pilota txapelketako partida jokatuko du igandean Urrutikoetxea ordezkatuz

Ibai Zabalarekin batera Ezkurdia eta Zabaletaren aurkako ligaxkako lehia jokatuko du Tafallan

2018·02·06


Iñaki Artolak binakako pilota txapelketako partida bat jokatuko igandean Tafallan. Mikel Urrutikoetxea ez dago jokatzeko moduan eskuetako minez eta Iñaki Artolak ordezkatuko du. Ibai Zabalarekin osatuko du bikotea alegiarrak eta Ezkurdiaren eta Zabaletaren aurkako ligaxkako partida jokatuko dute. Artolak eta Zabalak irabazten badute, seigarren puntua lortu eta igandean aurkari izango dituztenak harrapatuko dituzte sailkapenean. Lesio baten erruz denbora tarte batean kantxetatik aparte ibili da Artola eta aurkari gogorrak izango dituzte igandean.

Intxurrekoen partidak

Intxurreko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan. Udaberri txapelketako multzo batzutan atsedena izango dute baina izango da partidak ikusteko aukerarik ere. Larunbat arratsaldean lau partidaz osturiko jaialdia jokatuko da Elorri pilotalekuan. Alebin eta infantil mailetako bina partida jokatuko dira, eskuz binakakoak gizonezkoen mailan. Alebinetan Ilunpe eta Hernani izango dira alegiarren aurkariak eta infantiletan Tolosa eta Hernanikoen aurka ariko dira. Aurreko asteko emaitzei dagokienean, gomazko paletan ari diren Intxurreko jubenil emakumezkoen bi bikote elkarren aurka aritu ziren eta Bachek eta Karrerak 30 eta 24 irabazi zuten Bachen eta Belokiren aurka. Beste bi bikoteek galdu egin zituzten beraien partidak. Eskuz binaka, gizonezkoen nagusien mailako bi bikotek lortu zuten jardunaldiko partidak irabaztea.