Berriak
Atzealdea

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak prest du 2021-2022 ikasturterako ikastaroen eskaintza

Izena emateko epea irailaren 15etik 24ra egongo da zabalik eta webgune honen bidez egin beharko da

2021·09·10


Alegiako Udalak prest du 2021-2022 ikasturteari begira Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean eskainiko duen ikastaro eta jardueren zerrenda. Iaz pandemiak jarduera eskaintza bertan behera utzi ostean, aurten hiru ikastaro eskainiko dira: aerobika, pilates eta hirugarren adinekoentzako gimnasia.

Aerobika 16 urtetik gorakoentzat eskainiko da. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak 19:30etik 20:30era eta urriaren 4an hasiko da. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute hilean eta bazkide ez direnek 50 euro.

Pilates saioak ere urriaren 4an hasiko dira. Kasu honetan bi ordutegi eskainiko dira. Alde batetik, astelehenetan eta asteazkenetan 16:45etik 17:45era eta bestetik, asteartetan eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Izena ematen dutenek bi txandetako bat aukeratu beharko dute. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute hilean eta bazkide ez direnek 50 euro.

Azkenik, hirugarren adinekoentzako gimnasia saioak ere eskainiko dira. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira saioak urriaren 1ean hasita, 11:00etatik 12:00etara eta hilean 15 euro ordaindu beharko dira.

Ikastaro hauetan izena eman nahi dutenek irailaren 15etik 24ra izango dute horretarako aukera. Irailaren 15ean goizeko 9:00etan zabalduko da epea. Izena emateko www.alegia.eus helbidean sartu beharko da eta webgunearen lehen orrian bertan aurkituko duzue izena emateko orrira joateko lotura. Ikastaroekin lotura duen informazio guztia webgune horretan zintzilikatuko da baina modu horretara lortu ezin dutenek, kultur etxean jaso ahal izango dute 10:00etatik 12:30era eta 18:30etik 20:30era. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, kultur etxera deitu daiteke 943 65 46 98 telefono zenbakira edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.

Izena ematerakoan, eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera banatuko dira plazak. Unean uneko baldintzen arabera, ikastaroetako parte hartzaile kopuruak aldatu egin daitezke. Hori dela eta, itxaron zerrendak mantendu egingo dira eta egoerak ahalbidetzen badu, zerrendako kideak onartu ahal izango dira.

Oharra: ikastaroen prezioak 2021eko abenduaren 31ra bitartean egongo dira indarrean. 2022ko prezioek igoera bat izatea aurreikusten da. Prezio berriak 2021a amaitu aurretik ezagutaraziko dira. Prezio aldaketarekin norbait ez balego ados, baja emateko aukera izango du.