Berriak
Atzealdea

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko jardueretan izena emateko epea zabalik irailaren 19tik 26ra bitartean

Kultur etxera bertara joan beharko da izena ematera 10:00-13:00 eta 15:00-21:00 ordutegian

2018·09·19


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak prest du 2018-2019 ikasturterako jarduera eskaintza. Guztira sei jarduera eskainiko dira eta izena emateko epea zabalik da irailaren 26ra bitartean. Interesatuek kultur etxera joan beharko dute izena ematera 10:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Jardueraren batean izena ematen duenak, urte osoko zenbatekoa ordaindu beharko du, nahiz eta saio guztietara ez joan. Hemen dituzue jarduerak eta berauen xehetasunak aletuta:

Aerobik: 16 urtetik gorakoentzat. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango da 19:00etatik 20:00etara. Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 40.

Gazte zunba: 12 urtetik aurrera. Astearteetan eta ostegunetan eskainiko da, 18:00etatik 19:00etara. Urriaren 2an hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da. Hilean 15 euroko prezioa izango du.

Hirugarren adinekoen gimnasia: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 11:00etatik 12:00etara. Urriaren 1ean hasiko dira saioak eta ekainaren 21ean amaitu. 15 euro hileko.

Gimnasia erritmikoa: 6 urtetik aurrerakoentzat, ostiraletan 17:00etatik 18:00etara. Urriaren 4ean hasi eta maiatzaren 31ra bitartean, hilean 12 euroko prezioarekin.

Pilates: astearteetan eta ostegunetan 16:45etik 17:45era. Urriaren 2an hasi eta ekainaren 20an amaitu. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 40.

Spinning: 16 urtetik gorakoentzat. Astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 11:00etara, 18:15etik 19:15era eta 19:15etik 20:15era. Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 19ra bitartean. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 55.

Lotura honetan ere baduzue jarduerei buruzko informazioa.