Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbol taldeen lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Gorengo mailako emakumeak eta jubenil eta infantil mailako gizonezkoak izango dira etxean ariko direnak

2019·01·23


Alegiako futbol zaleek Intxurreko futbolarien lau partida ikusi ahal izango dituzte asteburuan Alegian. Gorengoen mailako neskek Euskaldunaren aurkako partida jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Mutrikuren zelaian garaipen handia lortu zuten alegiarrek larunbatean 1 eta 2 irabazita eta zortzigarren postu horretatik gora egiten saiatuko dira. Jubenil mutilek Anaitasunaren aurka jokatuko dute larunbatean 17:45ean, igoera fasearen baitan. Oriokoren aurka 4 eta 0 galdu zuten azken partidan eta zazpigarren daude lau punturekin. Infantiletan, Aralar Intxurreko mutilen bi taldeek etxean jokatuko dute. Aralar Intxurre Ak 0 eta 5 irabazi zion Danenari eta hirugarren postuan daude larunbatean 9:30ean Ostadar azken sailkatuaren aurka jokatu aurretik. Beste taldeak 0 eta 6 irabazi zion Antigua Luberriri. Hauek bigarrenak dira eta seigarren dagoen Amara Berriren aurkakoa izango dute egun berean 11:30ean.

Erregional gizonezkoek 8 eta 1 irabazi zioten Vasconiari. Bosgarren daude igoera fasean sartzeko borroka bete-betean eta azkena den Asoleusen zelaian jokatuko dute larunbatean 19:30ean. Kadete mutilek Lazkaon izango dute kopako partida larunbatean 10:00etan. Danenari 3 eta 1 irabazita bigarren garaipena kateatzen ahaleginduko dira. Azkenik, Aralar Intxurreko neskek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 9:30ean. Aizkorri Goierri liderraren aurka bina berdindu zuten azken neurketan.