Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Gizonezko erregionalak eta emakumezko infantilak izango dira etxean ariko direnak

2018·04·19


Alegiako futbol zaleek Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dituzte asteburuan Elorri zelaian. Aurreko jardunaldian atsedena izan zuten gizonezko erregionalak eta emakumezko infantilak izango dira etxean ariko direnak. Erregionalek kopako partida jokatuko dute igandean 16:00etan Eibartarraken aurka. Alegiarrak sailkapeneko hirugarrenak dira eta bigarrenaren bisita izango dute. Infantil neskek berriz Urnietaren aurka jokatuko dute, hauek ere kopan, larunbatean 11:00etan.

Bestelakoan, jubenil gizonezkoek Santo Tomas LIzeoaren aurka jokatuko dute larunbatean 18:10ean Donostian. Iragan asteburuan 11 eta 1 irabazi zioten Landetxari eta beraien aurretil bigarren dagoen taldearen aurka ariko dira. Maila bereko neskek kopako partida izango dute Urolaren zelaian larunbatean 11:45ean. Mutrikuren aurka 0 eta 4 galdu zuten eta aurkari gogorra izango dute aurrean. Kadete mutilek Lazkaon 1 eta 4 irabazi zuten asteburua eta seigarren daude. Laugarren dagoen Aizkorri Goierriren zelaian ariko dira egun berean 11:30ean. Azkenik, infantil mutiletan, txapeldunen fasean ari den taldeak Euskalduna liderrari egingo dio bisita larunbatean 12:15ean. Azken partidan 2 eta 1 irabazi zuten Añorgaren aurka. Kopa jokatzen ari den taldeak bana berdindu zuen Ordiziaren aurka eta hauek ere liderra izango dute aurkari. Kasu honetan Lazkaon ariko dira egun eta ordu berean.