Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira Elorrin asteburuan

Gorengoen eta infantil mailetako neskak eta jubenil zein infantil mailetako mutilak ariko dira etxean

2018·12·12


Asteburuan bost futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian. Gorengoen mailako neskek sailkapeneko bigarrena den Aloña Mendiren aurkakoa izango dute igandean 16:00etan. Iragan asteburuan Urnietan 6 eta 2 galdu zuten alegiarrek eta zortzigarren postuan daude. Infantil neskek Ostadar izango dute aurkari igandean 11:00etan. Urteko azken partida izango dute. Jubenil mutilek lehen faseko azken neurketa izango dute larunbatean 15:30ean Tolosa liderraren aurka. Lazkaon 2 eta 1 galdu ostean asteburuan erabakiko da igoera fasean edo kopan ariko diren urtarriletik aurrera. Infantil mutilei dagokienean, bi taldeak etxean ariko dira. Aralar Intxurre Ak Texas lasartearraren aurkakoa izango du larunbatean 11:30ean. Euskaldunaren zelaian 1 eta 3 irabazita lehen postuan dira alegiarrak. Maila bereko beste taldeak ere lehen postuari eusten dio Internacionalen zelaian bina berdindu ostean. Ostadarren aurka ariko dira egun berean 9:30ean.

Erregional gizonezkoek Herrerako Sportingen aurka jokatuko dute larunbatean 17:30ean. Axularren aurka bana berdinduta, bosgarrenak dira sailkapenean. Kadeteek 1 eta 2 galdu zuten Billabonaren aurka. Lehen postuan dira azken partidaren atarian eta Ostadarren zelaian larunbatean 12:45ean egiten dutenaren arabera, igoera fasea edo kopa jokatuko dute.