Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional eta kadete mutilak eta infantil neskak izango dira partida horietako protagonistak

2019·01·16


Intxurreko hiru talderen partidak jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Erregionalek zortzigarren dagoen Vasconiaren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Azken partidan 1 eta 2 irabazi zuten Ostadarren zelaian alegiarrek eta bosgarren postuan daude. Kadete mutilek kopako bigarren partida jokatuko dute Danenaren aurka etxean larunbatean 10:00etan. Lehen jardunaldian bina berdindu zuten Ordizian. Etxean ariko den hirugarren taldea infantil mailako Aralar Intxurreko nesken taldea izango da. Tolosaren aurka 3 eta 0 galdu ostean laugarren postuan dira eta Aizkorri Goierri liderraren aurkako partida gogorra izango dute larunbatean 12:00etan.

Gorengo mailako neskek 0 eta 1 galdu zuten Hernaniren aurka. Zortzigarrenak dira eta hirugarren dagoen Mutrikuren zelaian jokatuko dute larunbatean 18:30ean. Jubenil mutilek 2 eta 1 irabazi zuten Behobiaren aurka igoera fasean. Hirugarren postuan daude eta zazpigarren dagoen Oriokoren zelaian ariko dira larunbatean 16:00etan. Infantil mutiletan, Aralar Intxurreko bi taldeek galdu egin zuten. A taldeak 0 eta 4 galdu zuen Billabonaren aurka. Hirugarren postura jaitsi dira eta gora egiten saiatuko dira Danenaren zelaian igandean 10:30ean jokatuko duten partidan. Beste taldeka 2 eta 4 galdu zuen Lengokoaken aurka. Hauek bigarrenak dira eta Antigua Luberriren zelaian jokatuko dute larunbatean 10:35ean.