Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional eta kadete gizonezkok eta Aralar Intxurreko neskak izango dira partida horietako protagonistak

2019·04·10


Astebeteko atsedenaren ostean, Intxurreko erregional eta kadete mutilek kopako partidak izango dituzte asteburuan etxean. Erregionalek Antigua Luberriren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan eta kadeteek Idiazabalen bisita izango dute igandean 11:00etan. Etxean ariko den hirugarren taldea Aralar Intxurreko infantilena izango da. Goierri Gorriren aurka 3 eta 2 galdu ostean hirugarrenak dira eta beraien aurretik dagoen Amara Berriren aurkako kopako hitzordua izango dute larunbatean 9:30ean.

Maila bereko mutilen bi taldeek galdu egin zuten txapeldunen faseko partidetan. A taldeak 1 eta 3 Udarregi Usurbilen aurka eta B taldeak 1 eta 9 Urkiren kontra. Seigarrenak dira eta igandean 11:30ean Zumaian eta larunbatean 15:00etan Oiartzunen ariko dira, hurrenez hurren.

Gorengoen mailako neskek jipoi gogorra jaso zuten Euskaldunaren aurka. Laugarrenak dira eta igandean 12:30ean Oiartzunen jokatuko dute kopako partida. Jubenil mutilek 2 eta 3 galdu zuten Tolosaren aurka igoera fasean, Zazpigarrenak dira eta Kostkasen zelaian jokatuko dute igandean 12:00etan.

Azkenik, alebinek 5 eta 2 irabazi zioten Usurbili. Laugarrenak dira eta hiru asteko atsedena izango dute.