Berriak

Atzealdea

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Aralar Intxurreko infantil mutilen bi taldeek etxean ekingo diote denboraldi berriari

2017·10·11


Alegiako futbol zaleek menu oparoa izango dute asteburu honetan ere. Intxurreko hiru talde ariko dira Elorri zelaian eta horietatik bi, denboraldiko lehen partidak jokatuko dituzten Aralar Intxurreko infantil mailako gizonezkoen bi talde izango dira. Lehen mailako seigarren eta zazpigarren multzoetan kokatu dituzte bi taldeak. Aralar Intxurre B izango da seigarren multzoan ariko dena eta Urnietaren aurka jokatuko dute igandean 11:45ean. Aralar Intxurre A berriz, zazpigarren taldean egongo da eta Beasainen aurka ariko dira egun berean 10:00etan. Nesken taldeak atsedena izango du asteburuan. Etxean ariko den hirugarren taldea jubenil mailako gizonezkoena izango da. Iragan jardunaldian 2 eta 3 irabazi zuten Idiazabalen eta beste garaipen bat lortzen saiatuko dira Ordiziaren aurka larunbatean 16:00etan.

Beste taldeei dagokienean, erregionalek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute ostegunean 12:00etan. Andoaindarrak azkenak dira eta aurreko jardunaldian etxean 2 eta 3 galdu zuten alegiarrek bigarren garaipena lortzeko aukera ona izan dezakete. Jubenil neskek 3 eta 2 irabazi zuten Hernaniren aurka. Sailkapeneko hirugarren postuan daude eta beraiekin berdinduta dagoen Goierri Gorriren zelaian jokatuko dute larunbatean 15:00etan. Azkenik, kadeteek, Tolosaren zelaian jokatuko dute igandean 10:00etan. Zortzigarren postuan daude iragan astean Ostadar liderraren aurka 1 eta 3 galdu ostean.