Berriak

Atzealdea

Intxurreko futbolarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian

Erregionalak, kadeteak eta Aralar Intxurreko emakumezko zein gizonezkoak ariko dira etxean

2017·11·08


Asteburuan Intxurreko futbol taldeen lau partida ikusi ahal izango dituzte Alegiako futbol zaleek Elorri zelaian. Erregionalek garaipenaren bidera itzuli nahiko dute Segura Goierriren aurka 1 eta 0 galdu ostean. Bosgarrenak dira zazpi punturekin eta larunbatean 15:30ean Usurbilen aurkakoa izango dute. Kadeteek berriz Billabona izango dute aurkari larunbatean 9:30ean. Iragan asteburuan lau eta bat galdu zuten Zubietan Realaren aurka eta zazpigarren postuan daude bost punturekin. Etxean ariko diren beste bi taldeak infantil mailakoak izango dira. Emakumezkoek denboraldiko lehen puntuak bildu nahiko dituzte Tolosaren aurka igandean 12:00etan jokatuko duten partidan. Ostadarren aurka 4 eta 3 galdu zuten azken jardunaldian. Gizonezkoetan, Aralar Intxurre B taldeak bolada onari segida eman nahiko dio Euskalduna liderraren aurka larunbatean 11:30ean jokatuko duten partidu zailean. Iragan asteburuan 4 eta 6 irabazi zuten Danenaren aurka. Maila bereko beste taldeak atsedena izango du aurreko partidan Ordizian 0 eta 7 irabazi eta gero.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, aipatu multzoko lidertzan diren gizonezko jubenilek Segura Goierriren zelaian jokatuko dutela larunbatean 12:00etan. Iragan astean Beasaini 4 eta 1 irabazita lortu zuten multzoko lehen postuan jartzea eta bigarrenari hiru puntuko aldea ateratzea. Maila bereko emakumezkoek ezin izan zuten azken partida jokatu Andoainen euria medio. Jardunaldi honetako partida larunbatean 12:30ean jokatuko dute Danenaren zelaian.