Berriak

Atzealdea

Intxurreko jubenil gizonezkoen partida jokatuko da asteazkenean 16:30ean Elorri zelaian

Beste taldeak etxetik kanpo ariko dira asteburuan eta infantilek ez dute partidarik izango

2017·12·04


Intxurreko futbolariak etzi hasiko dira jardunaldi berriari dagozkion partidak jokatzen. Talde bakarra ariko da etxean. Gizonezko jubenilek Lazkaoren aurkakoa jokatuko dute asteazkenean 16:30ean. Lidertzan dira Ordizian 1 eta 4 irabazi ostean eta hori indartzen saiatuko dira sailkapeneko azkenaren aurka.

Maila bereko emakumezkoek igandean 17:00etan jokatuko dute Axularren aurka. Goierri Gorriren aurka 4 eta 1 irabazi zuten azken partidan eta laugarren daude hamasei punturekin. Garaipena izango dute helburu igandean gora egiten jarraitzeko. Erregionalek hiruna berdindu zuten Euskaldunaren aurka iragan jardunaldian. Bosgarren daude hamabost punturekin eta bigarren dagoen Lazkaoren zelaian jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Kadete mutilek dagokienean, bana berdindu zuten Tolosaren aurka azken partidan eta larunbatean 11:00etan Seguran jokatuko dute Aizkorri Goierriren aurka. Alegiarren atzetik dagoen taldea da eta aukera ona izan daiteke goierritarrak atzean uzteko.

Bukatzeko, infantilek jai izango dute asteburuan. Aurreko jardunaldian Aralar Intxurre A taldeak 1 eta 6 irabazi zuen Beasainen eta bigarren jarri dira. Maila bereko beste taldeak aldiz, 7 eta 0 galdu zuen Urnietan eta bosgarrenak dira. Neskek berriz, atsedena izan zuten.