Berriak
Atzealdea

Intxurreko jubenil mailako bi taldeen partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregionalentzat asteburuan amaitu zen denboraldia kopako final laurdenetan galdu ostean

2018·05·17


Asteburuan bi futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian. Hain zuzen ere, denboraldia oraindik amaitu ez duten Intxurreko jubenil mailako bi taldeak izango dira partida horietako protagonistak. Gizonezkoek sasoi honetako azken partida jokatuko dute larunbatean 16:00etan Antigua Luberriren aurka. Alegiarrak laugarrenak dira Orereta Kafearen aurka bosna berdindu ostean eta bederatzigarren dagoen taldea izango dute aurrean. Neskek berriz, denboraldiko azkenaurreko neurketa izango dute larunbatean 11:00etan Amaikak Baten aurka. Alegiarrek bederatzigarren jarraitzen dute Goierri Gorriren aurka 7 eta 0 galdu eta gero. Debako taldea berriz seigarrena da.

Jada denboraldi honetako lanak amaitu dituztenak erregionalak dira. Kopako final laurdenetako partida jokatu zuten asteburuan Trintxerperen aurka eta 0 eta 1 galduta, lehiaketatik kanpo geratu dira.