Berriak
Atzealdea

Intxurreko jubenil mailako futbol taldeek etxean jokatuz ekingo diote 2018 urteari

Igoera faseko lehen partida dute ostiralean gizonezkoek 11:00etan Ostadarren aurka

2018·01·03


Oporren ostean lehiara itzuliko dira asteburuan Intxurreko futbolariak. Urteko lehen jardunaldiak txapelketa berrien hasiera ekarriko du hainbat talderentzat. Horrela, gizonezko jubenilak igoera fasea jokatzen hasiko dira. Hamar taldeko multzo batean ariko dira eta lehen jardunaldian Ostadarren bisita jasoko dute ostiralean 11.00etan.

Beste taldeei dagokienean, emakumezko jubenilek lehen faseko azken partida jokatuko dute Euskaldunaren aurka igandean 11:00etan etxean. Partida hori irabaztea lortzen badute, azken sailkapenean andoaindarren aurretik geratzea lortuko dute. Infantiletan, Aralar Intxurreko neskak Urnietan ariko dira igandean 10:00etan eta gizonezkoen, Aralar Intxurre A taldeak Tolosan jokatuko du egun eta ordu berean. Maila bereko beste taldeak atsedena izango du.