Berriak
Atzealdea

Intxurreko kadeteen eta infantil mutilen partida jokatuko mira asteburuan Elorri zelaian

Aralar Intxurre A taldeak txapeldunen faseari ekingo dio igande goizean Antigua Luberriren aurka

2018·02·14


Intxurreko futbol taldeen hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Larunbatean 11:00etan kadeteek kopako partida bat jokatuko dute Aizkorri Goierriren aurka. Igandean berriz, infantil mutilen bi neurketa ikusi ahal izango dira. Aralar Intxurre B taldeako kopari ekingo dio 10:00etan Beasainen aurka jokatuz. 11:45ean berriz, Aralar Intxurre A txapeldunen fasea jokatzen hasiko da. Antigua Luberri izango dute aurkari fase berriko lehen neurketan.

Bestelakoan, erregionalek eta jubenil gizonezkoek larunbatean 19:15ean jokatuko dute. Erregionalak Eibartarraken zelaian ariko dira iragan astean atsedena izan ostean. Jubenil gizonezkoek berriz, Ekintza liderrari egingo diote bisita, iragan astean Azpeitian 4 eta 1 galdu ostean. Maila bereko neske Oñatin jokatuko dute larunbatean 16:30ean Aloña Mendiren aurkako kopa partida eta infantil neskak Ostadarren aurka hasiko dira kopa jokatzen, larunbatean 9:45ean.