Berriak

Atzealdea

Intxurreko lau pilotari izango dira Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako azken kanporaketetan

Sailkapena lortu ez duten pilotariek Ekialde txapelketako partidak jokatuko dituzte

2018·05·16


Amaitu da Gipuzkoako lau t’erdiko pilota txapelketako lehen fasea. Intxurreko bost pilotarik lortu dute aurrera egitea eta maiatzeko azken asteburuan hasiko diren kanporaketei egin beharko diete aurre. Nagusietan Irazustabarrena, Altuna eta Zubeldia izan dira aurrera egin dutenak. Irazustabarrenak Intzako Iruretagoiena izango du aurrean, Altunak Tartaloetxeko Elizegiren aurka jokatuko du eta Lazkaoko Ruiz de Larramendi izango da Zubeldiaren aurkaria. Kadeteen lehen mailan, Zubeldiak Hernaniko Albenizen aurka jokatuko du final zortzirenetan ekaineko lehen asteburuan.

Lehen fasea gainditu ez duten pilotariek Ekialde txapelketa jokatuko dute maiatzeko azken asteburuan hasita. Nagusietan final hamaseirenak jokatuko dituzte. Jauregik Tolosa-Aurrerako Sanchezen kontra neurtuko ditu indarrak, Murua Hernaniko Urkizuren aurka ariko da, Alberdik Zumaiako Iribarri egingo dio aurre eta Zabalak Gure Txeruko Zenekortaren kontra jokatuko du. Kadeteetan Uzkudunek Gure Txeruko Eizagirreren aurka jokatuko du final zortzirenetan ekaineko lehen asteburuan.

Infantilak eta alebinak Elorrin

Ostiralean infantil mailako partida bat eta alebin mailako bi jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira eta lehen bietan, alebin mailan, Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira. Hirugarren partida infantil mailakoa izango da eta Intxurrek Hernaniren aurka jokatuko du.