Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako lehen faseko azken jardunaldiko hiru jokatuko dira

2019·05·08


Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan Intxurreko gizonezko pilotariek. Azken jardunaldi horretako hiru partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean 18:30ean. Jaialdiari hasiera emateko Gipuzkoako txapelketako bi lehia jokatuko dira. Kadeteen bigarren maila Lizarribarrek Añorgako Etxebeste izango du aurkari eta nagusietan Aizpitartek Gaztelekuko Eguzkizaren aurka jokatuko du. Hurrengo bi partidak infantil mailakoak izango dira binaka eta Intxurre Intzako bi bikoteren aurka ariko da. Azkenik, Gipuzkoako txapelketara itzulita, nagusietan Altunak Errenteriako Tabernari egingo dio aurre.