Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien denboraldi berriko partidak jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketari dagozkion hiru partida jokatuko dira 18:30ean hasita

2018·09·12


2018-2019 denboraldia asteburuan hasiko da Intxurreko pilotarientzat. Gipuzkoako txapelketa izango da sasoi berriko lehen hitzordua eta Intxurrek parte hartze zabala izango du bertan. Eskuz binaka gizonezkoetan zortzi bikote ariko dira kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan. Gomazko paletan berriz, emakumezko nagusien bigarren mailan, bikote bat izango du Intxurrek.

Lehen jardunaldiari begira, ostiralean hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Jaialdiko lehen partidan, gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Aia izango da Intxurreren aurkaria. Beste biak eskuz binakakoak izango dira. Jubenilen lehen mailan Alde Zaharra izango da Intxurreren aurkaria eta nagusien bigarren mailan Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira.