Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira bihar arratsaldean Elorri pilotalekuan

Jaialdia 16:00etan hasiko da eta jokatuko diren partidak Gipuzkoako txapelketakoak izango dira

2095·08·20


Gipuzkoako pilota txapelketako lehen ligaxkako partidak jokatuko dira bihar, larunbata, Elorri pilotalekuan. 16:00etatik aurrera eskuz binakako gizonezkoen hiru partida jokatuko dira. Jubenilen lehen mailan Intxurrek Hernani izango du aurkari. Beste bi partidak nagusien hirugarren mailakoak izango dira eta Alde Zaharra eta Errenteriako bikoteen aurka ariko dira Intxurrekoak.

Iragan asteburuko jardunaldia ez zen emankorregia izan Intxurrekoentzat. Jokatu zituzten bost partidetatik bakarra irabazi zuten, kadeteen lehen mailako bikoteak irabazitakoa.