Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan

Gizonezkoen nagusien mailako Gipuzkoako eta Ekialdeko lau t’erdiko txapelketetako final zortzirenetakoak izango dira

2019·05·29


Alegiako pilota zaleek ostiralean 19:00etan hiru partida ikusteko aukera izango dute Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako eta Ekialdeko lau t’erdiko txapelketetako partidka izango dituzte Intxurreko pilotariek, nagusien gizonezkoen mailan. Jaialdiko lehena Ekialde txapelketakoa izango da eta Irazustabarrenak Tolosako Biainen aurka jokatuko du. Bigarrena Gipuzkoako txapelketakoa izango da eta Altunak Legazpiko Ibarguren izango du aurkari. Azkenik, Ekialdeko txapelketara itzulita, Mozok Errenteriako Zapirainen aurkakoa izango du.

Intxurreko beste ordezkariek bihar Donostian, ostiralean Andoainen, larunbatean Azpeitian eta igandean Altzon izango dituzte asteburuko beste partidak.