Berriak

Atzealdea

Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako azken jardunaldiko neurketak izango dira

2018·05·09


Asteburuan amaituko da Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako lehen fasea. Intxurrek lehian dituen kadete zein nagusien mailako pilotariek azken jardunaldi horren ostean jakingo dute hurrengo faserako sailkatuko diren edo ez. Ostiralean 18:30ean azken jardunaldi horretako lau neurketa jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Kadeteetan, Intxurreko Zubeldia Gaztelekuko Irazuren aurka ariko da. Beste hiru partidak nagusien mailakoak izango dira. Oiarbidek Gaztelekuko Oiarbide izango du aurkari, Zubeldia Hernaniko Labakaren aurka ariko da eta Altunak Gaztelekuko Eskuderoren kontra jokatuko du.