Berriak

Atzealdea

Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira bihar eta larunbatean Elorri pilotalekuan

Biharkoa 18:15ean hasiko da eta larunbatekoa 16:00etan, bakoitza lau partidekin

2017·11·30


Intxurreko pilotariek bi jaialdi eskainiko dituzte asteburuan Elorri pilotalekuan. Lehen bihar, ostirala, jokatuko da 18:15ean hasita. Lau partidaz osatua izango da eta lehen hirurak infantil mailako eskuz binakakoak izango dira, gizonezkoenak. Intxurreko hiru bikote Hernani eta Oiartzun bi bikoteren aurka ariko dira. Jaialdia ixteko, gomazko paletan ari diren emakumezko jubenilen lehen mailako partida bat jokatuko da. Gipuzkoako txapelketako lehen faseari dagokion azken jardunaldikoa izango da eta Intxurrek Beragararen aurka jokatuko du.

Larunbatean berriz, 16:00etan hasiko dira partidak. Beste lau jokatuko dira, kasu honetan guztiak eskuzkoak eta gizonezkoenak. Jaialdiko bi lehenak Gipuzkoako eskuz banakako txapelketakoak izango dira. Nagusien mailan, Azkoitiako eta Zumaiako ordezkarien aurka ariko dira Intxurrekoak. Hirugarren partida eskuz binakakoa izango da eta Intxurreko nagusien hirugarren mailako bikoteak Lazkaokoaren aurka jokatuko du lehen ligaxkako azken partida. Amaitzeko, berriz eskuz banaka nagusietan, Intxurrek Aurrera Tolosako pilotariaren aurka jokatuko du.