Berriak
Atzealdea

Intxurreko taldeen lau partidekin osatuko da asteburuan Elorri zelaiko futbol eskaintza

Jubenil mailako bi talde, kadeteak eta infantil neskak izango dira etxean ariko diren taldeak

2018·01·31


Intxurreko futbolarien lau partida ikusteko aukera izango du futbol zaleak asteburuan Alegian. Jubenilen mailako bi taldeak, kadeteak eta infantil neskak izango dira partida horietako protagonistak. Jubenil mutilek igoera faseko bosgarren partida jokatuko dute larunbatean 15:30ean Santo Tomas Lizeoaren aurka. Orain arteko lau partidak irabazita sailkapen buru dira alegiarrak eta laugarren dagoen taldearen aurka bosgarren garaipena erreskan lortzen ahaleginduko dira. Maila bereko neskek kopako partida berri bat izango dute igandean 15:30ean. Mutrikun 7 eta 2 galdu zuten eta bigarren dagoen Urolaren aurka lehen puntuak biltzen ahaleginduko dira. Kadeteek Lazkaoren aurkako kopako partida jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Danearen aurka bina berdindu zuten aurreko astean eta hirugarren daude lau punturekin. Azkenik, infantil neskek, 4 eta 0 galdu zuten Goierri Gorriren zelaian. Seigarren postuan daude beste horrenbeste punturekin eta igandean 11:00etan Danenaren aurka jokatuko dute.

Bestelakoan, erregionalek 3 eta 2 irabazi zioten Zarautzi 0 eta 2 galtzen joan ostean. Bigarrenak dira sei punturekin eta asteburuan atsedena izango dute. Infantiletan, Aralar Intxurre A taldeak 3 eta 1 irabazi zion Lazkaori. Hirugarren daude hogeita lau punturekin eta beraien aurretik puntu bat gehiagorekin dagoen Idiazabalen zelaian jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Maila bereko beste taldeak 1 eta 12 galdu zuen Billabonaren aurka. Bosgarrenak dira eta Tolosan jokatuko dute egun berean 9:00etan.