Berriak

Atzealdea

Irailaren 23an Ausa Gaztelura irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak

9:00etan kotxeetan Zaldibiara abiatuko dira eta eguerdirako etxean izango dira

2018·09·14


Alegiako Mendi Asanbladak udaberrian eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuen irteera bat egingo du datorren irailaren 23an. Goizeko 9:00etan Tontokaletik kotxez Zaldibiara abiatuko dira eta bertatik egingo dute igoera. Eguerdirako etxean izango dira.