Berriak

Atzealdea

Irailaren 24an ospatuko den Kilometroak festarako autobusean izena emateko epea zabalik irailaren 22ra bitartean

10:00etan abiatuko da Alegiatik eta itzulera 19:30ean izango da Oñatin

2017·09·13


Irailaren 24an ospatuko da aurtengo Kilometroak festa. “Lekaixoka” lemapean ospatuko den jai horretara joateko Galtzaundi euskara taldeak autobusa antolatu du eta autobus horrek Alegian ere izango du geralekua. Goizeko 10:00etan abiatuko da Alegiatik eta eguna Oñatin pasa ostean, 19:30ean izango da itzulera. Kilometroak festara autobus horretan joan nahi dutenek jada zabalik dute izena emateko epea eta irailaren 22an, ostirala, 12:00etan itxiko da. Kultur etxean eman beharko da izena eta Ataria hedabideko bazkide direnek 8 euro ordaindu beharko dute. Gainontzekoek aldiz, 10 euro.