Berriak

Atzealdea

Irailaren 30ean ospatuko den Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 17an zabalduko da

Hilaren 21a izango da azken eguna eta kultur etxean eman beharko da izena

2018·09·13


Uda azken ostikoak ematen ari den honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 30ean, igandea, egingo da.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Ohi bezala, herriko ekoizleek eta inguruko baserrietakoek izango dute azokan presente egoteko aukera eta interesa dutenek irailaren 17tik 21era bitartean eman beharko dute izena Alegiako kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.