IZFE Schedule
Agenda
Atzealdea

Irakurle taldea: 'Emakume bat'

18:00etan kultur etxean izango da ikasturteko azken saioa
17 EKA

Alegiako Irakurle Taldeak ikasturteko azken saioa egingo du ekainaren 17an, osteguna, 18:00etan kultur etxean. Annie Ernauxen 'Emakume bat' liburua aztertuko dute Amaia Goikoetxeak gidatuko duen saio batean. LIburua Itziar de Blasek itzuli du euskarara. Ekitaldi horretara joateko modua irakurle taldeak kudeatuko du.

 

COVID-19 PROTOKOLOA

-Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.

-Emanaldietan ezin da erre, ezin da edan eta ezin da jan.

-Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko da.

-Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira jo (www.alegia.eus) edo kultur etxera (943 65 46 98) deitu beharko duzu, 10:00etatik 14:00etarako ordutegian.

-Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.

-Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.

-Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da.

-Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.

-Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.

-Gonbidatuen izena ekitaldiaren sarreran egiaztatu egingo da. Gonbidapena erreserbatzen duenak ez du sarrera fisikorik jasoko.

-Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.

-Unean uneko osasun baldintzen eta egoeraren arabera, ekitaldien eguna, ordua eta kokagunea aldatu egin daiteke.