Berriak
Atzealdea

Iturri Zahar guraso elkarteak Rockbotic ekimena eskaini nahi du 2019-2020 ikasturtean

Ekainaren 17an gaiari buruzko ate irekien jardunaldi bat egingo da 16:00etan eskolan bertan

2019·06·10


Iturri Zahar guraso elkarteak Rockbotic ekimena jarri nahi du martxan Alegiako Herri Eskolan 2019-2020 ikasturtean. Teknologia berrien ezaguera eta erabilera haur/gaztetxoen garapen intelektuala lortuz, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak bezalako arloetako oinarrizko kontzeptuak praktikaren bitartez irakastea da Rockoboticaren funtsa. 2012an sortu zen eta Euskal Herriko zein Espainiako 140 ikastetxetan martxan dagoen egitasmoa da. Gipuzkoan bertan ere eskola ugaritan eskaintzen da. Ondoko helburuak ditu:

-Teknologiaren erabilera arduratsua.

-Erabilera praktikoa jolasaren bitartez, eduki kurrikularetan ikasitako kontzeptu teorikoak finkatzeko.

-Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako oinarrizko kontzeptuen errefortzua.

-Sormena, talde lana, jende aurreko aurkezpenak sustatu.

Metodologiari dagokionean, zehatz-mehatz egituratutako unitate didaktikotan banatuta dago, dagokion mailetan antolatuta, adin eta ezagueraren arabera. Diseinatu, eraiki, programatu, probatu, ondo ateratzen ez bada zuzendu, dokumentatu eta elkarbanatu. Ikasleak, bere baitan dituzten ahalmenez baliatzen dira ekin eta sortzeko. Beraien komunikazio gaitasunak garatzen dituzte jende aurrean beraien proiektuak aurkeztuz. Hau dena jolasean ikasten da. Rolak finkatzen ikasten dute eta hauek astero aldatzen dituzte: Programatzailea, proiektu arduraduna eta eraikitzailea.

Rockboticak eragiten dituen onuren artean kreatibitatea, alfabetizazio digitala, talde lana, arazoen ebazpena, entzute ahalmena, oinarrizko programazio-lengoaia eta pentsamendu logiko, algoritmiko eta konputazionala azpimarratzen dira, besteren artean.

Hori guztia hobeto ezagutzeko, ekainaren 17an, astelehena, ate irekien jardunaldi bat egingo da eskolan 16:00etan. Datorren ikasturtean HH5 eta LH6 mailen artean izango diren haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa izango da eta izena emateko mezu bat bidali behar da iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera ikaslearen eta bertaratuko den gurasoaren izen-abizenekin.

Azpiko loturan duzue egitasmoari buruzko informazio xehetua.

PDF
0,9 MB
2019·06·10 Informazioa
Iturri Zahar guraso elkarteak 2019-2020 ikasturteari begira abian jarri nahi duen Rocbotika proiektuan erabiliko den materialari buruzko informazioa.