Kadete eta infantil mailetako hiru futbol partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian
2018·02·28
Asteburuan Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri futbol zelaian. Kadeteek Tolosaren aurka jokatuko dute. Alegiarrek 5 eta 0 galdu zuten Ordizian azken jardunaldian eta sailkapenean zazpi punturekin dira bosgarren postuan. Tolosarrak zazpigarren daude eta partida larunbatean 16:00etan jokatuko da. Infantil mutilei dagokienean, txapeldunen fasean dagoen taldeak Euskaldunaren aurka jokatuko du larunbatean 12:00etan. Iragan asteburuan 3 eta 1 galdu zuten Añorgan eta bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira sailkapenean gora egiteko. Kopa jokatzen ari den taldeak berriz multzoko lidertzan den Lazkaoren bisita jasoko du larunbatean 10:00etan. Ordizian 2 eta 1 galdu zuten azken partidan eta garaipenaren bidera itzultzen ahaleginduko dira. Aralar Intxurreko neskek atsedena izan zuten eta Urnietan jokatuko dute larunbatean 10:00etan
Bestelakoan, erregionalek 4 eta 0 irabazi zuten Arizmendi taldearen aurka kopan. Hirugarrenak dira bederatzi punturekin eta larunbatean 16:00etan Elgoibar liderraren zelaian partida zaila izango dute. Jubeniletan, neskek 1 eta 3 galdu zuten kopan Goierri Gorriren aurka. Puntuen zakua hutsean dutela jarraitzen dute eta hurrengo neurketa Amaikak Bat taldearen zelaian larunbatean 16:30ean. Mutilek igoera faseko bosgarren garaipena lortu zuten 5 eta 3 Orereta kafearen aurka. Azken hiru partidak galduta ziren eta hiru puntu horiekin hirugarren postuan jarri dira, igandean 17:40ean Antigua Luberriren zelaian jokatu aurretik.