Agenda

Atzealdea

Kalebeherako Jaiak

Ostiraletik igandera ospatuko dira
15 IRA 17 IRA

Irailaren 15etik 17ra ospatuko dira Kalebeherako jaiak ondoko egitarauarekin:

OSTIRALA 15

19:00etan festa hasiera suziri eta buruhaundiekin.

20:00etan patata tortila lehiaketa.

Ondoren zahagiardoa.

Gauean trikitixa.

 

LARUNBATA 16

12:00etan krosa.

16:00etan pala txapelketa, ume jolasak, zinta karrera eta txokolatea.

Iluntzean zahagiardoa.

22:30ean bertsolariak. Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena, Odei Oiartzabal, Unai Mendizabal eta Iker Iriarte.

Ondoren trikitixa.

 

IGANDEA 17

12:00etan herriko dantzariak. Jarraian txakolin dastaketa sardina errekin.

14:30ean herri bazkaria.

17:00etan pilota eta pala txapelketako finalak.

Iluntzean zahagiardoa.