Berriak
Atzealdea

Kontsumitzaileen Bulegoak ordutegi aldaketa izango du ekainetik irailaren amaierara bitartean

Bi astez behin eskainiko da zerbitzua 8:00etatik15:00etara, ekainaren 8an hasita

2017·06·07


Tolosaldeko Kontsumitzaileen Udal Bulegoak asteazkenetan eskaintzen du zerbitzua Alegiako Udalean. 9:00etatik 13:00era izaten da zabalik bulegoa, baina udan zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu. Ekainetik irailaren amaierara bitartean asteazkenetan eskainiko da zerbitzua baina bi astean behin, 8:00etatik 15:00etarako ordutegian. Gauzak horrela, ordutegi berria ekainaren 8an jarriko da martxan eta hilaren 22an, uztailaren 5ean eta 19an, abuztuaren 2an, 16an eta 30ean eta irailaren 13an eta 27an eskainiko da.