Berriak
Atzealdea

Kopako final laurdenetan Trintxerperen aurka jokatuko du gorengo nesken taldeak larunbatean 18:00etan Elorrin

Kadete mutilek ere finalediertarako txartela izango dute jokoan larunbatean 10:30ean Zarautzen

2019·05·15


Intxurreko gorengoen mailako nesken eta kadete mutilen taldeek kopako final laurdenetako partidak izango dituzte asteburuan. Gorengo mailako neskek Trintxerperen aurkako partida izango dute larunbatean 18:00etan Elorri zelaian eta irabazten badute, finalerdietan izango dira. Egoera berean dira kadete mutilak ere. Final zortzirenetan Zarautz C taldea 0 eta 1 menperatu ostean, berriz ere Zarautzen ariko dira larunbatean 10:30ean Zarautz Bren aurka.

Erregional, jubenil eta alebin mutilek eta infantil neskek asteburuan izango dituzte denboraldiko azken partidak. Infantil neskek Urnietaren aurka jokatuko dute Elorrin igandean 11:00etan. Azken partidan 4 eta 6 irabazi zuten Danenaren zelaian eta bigarrenak dira. Jubenil mutilek Eibarren aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean, hauek ere etxean. Real Unionen aurka 5 eta 2 galdu ostean, garaipen batekin agurtu nahiko dute igoera fasea. Alebinek Billabonaren kontrakoa izango dute igandean 11:00etan Usurbilen denboraldia amaitzeko eta erregionalek Ostadarren zelaian jokatuko dute kopako azken partida larunbatean 17:15ean. Iragan asteburuan hiruna berdindu zuten Irauli Bostekoren kontra eta bosgarrenak dira.