Berriak
Atzealdea

Korrika 21aren inguruko ekitaldiak Kultur batzordearen baitan antolatuko dira

Herritar guztientzat irekiak izango dira bilerak eta otsailaren 5ean egingo da lehena

2019·01·29


Korrika 21 apirilaren 13an, larunbata, pasako da Alegiatik. Goizaldeko 5:15ean iritsiko da Tolosa aldetik eta herria zeharkatu ostean Ikaztegieta aldera jarraituko du. Korrikaren inguruan ekitaldi ezberdinak antolatu izan dira Alegian eta horiek antolatzeko bilerak Kultur batzordearen baitan egingo dira. Hau da, Kultur batzordea biltzen den egunetan, bilerako lehen puntua izango da Korrikako ekintzei buruzkoa. Hori dela eta, Korrikaren ekintzen antolaketan parte hartzeko interesa duten herritarrek bileraren hasieran soilik egon beharko dute. Kultur batzordearen hurrengo bilera otsailaren 5ean, asteartea, izango da 18:00etan kultur etxean.