Agenda

Atzealdea

Korrika iritsi aurreko festa

19:30ean Ez ta giro taldea eta Loatzoko musikariak izango dira zinean eta gero zahagiardoa izango da
7 API

Apirilaren 8ko goizaldean iritsiko da Korrika 20 Alegiara eta bezperan, hilaren 7an, ekitaldi ugari izango da herrian. 19:30ean Ez ta giro taldearen eta Loatzo musika eskolako gazteen emanaldia izango da bertsolariek lagunduta Elizpe zinean. Ondoren zahagiardoa egingo da eta goizaldeko 5:07an Korrika Ikaztegietatik iritsi bitartean, tabernetan musika euskaraz entzuteko aukera izango da.